
HONI BURUZ
Nire idatziak, mota ezberdinetakoak, sarean ikusgai dituzue. Jaitsi ere bai, doan, nahi izanez gero.
Nire ordenagailuan bada gordeleku bat, adinarekin batera betetzen doana. Adina ezin dut deskargatu, baina lanak bai…
SARERATUTAKO EDUKIAK
Liburuak eta audioak
Zerrenda honetan, sarean argitaratuko ditugun liburu eta audioen loturak igotzen joango gara. Denontzat irakurgai edo entzungai
- Konfesio inkonfesableak
Egilea: Xabier Amuriza. Abade egon nintzen herrieiGizaburuaga eta Amorotorinon nire bizitzako urterikemankorrenak izan nituen PERFUMEAK Armairu bertikal bat, bi metro gora, bat zabal. Metro bat altuerako atea. Goranzko baoa bi gortinak ixten, albo banatarantz konoan zabalgarri. Konfesatokia. Gizonezkoek, gortinak alboratuz, atearen pausalekura makurtzen gorputza, ukondoen gainean. Altueren arabera, makurtze txikiak, ertainak, handiak. Handien kasuan, ipurdiak… Gehiago irakurri »Konfesio inkonfesableak - Nik ere badakit hiltzaile bat izaten
Egilea: Xabier Amuriza. Atsegin on bathartuko dutelabadakidan batzuei. AGRIPINA – Ni, Agripina. – Zu zara, beraz… – Erromatar Inperioko emakumerik inportanteena. – Izatea ondo dago, baina norberak esan! –hots egiten dut. – Zer dago txarto? Alderantziz legoke arazoa. – Zein da zure izate horren funtsa? – Augustoren birbiloba, Tiberioren biloba, Germanikoren alaba, Kaligularen arreba, Klaudioren… Gehiago irakurri »Nik ere badakit hiltzaile bat izaten - Yo también sé matar
Egilea: Xabier Amuriza. Título original: Nik ere badakit hiltzaile izatenTraducción del autor, revisada por Karlos Cid Abasolo A algunas personas que sé querecibirán un gran placer. AGRIPINA – La mujer más importante del Imperio Romano – Bien está serlo, ¡pero que lo diga una misma! – ¿Qué es lo que está mal? El problema sería… Gehiago irakurri »Yo también sé matar - Mundualdi bat zatika
Egilea: Xabier Amuriza. Etxano jaioterriari nire mundualdia gehien eta barruren markatu duenari Ez dakit «bizitza» eta «mundualdia» sinonimo zehatzak diren. Badakit mundualdiak bizitza barne hartzen duela, baina alderantziz ez nago ziur. Batera nahiz bestera izan, nik bietaz, «neure bietaz», asko idatzi dut. Erretiroaren betegarri atsegin bat izan da idatzi dudan guztitik pasarte neuretzat esanguratsu batzuk… Gehiago irakurri »Mundualdi bat zatika - Etxepare jalgi hadi batura
Egilea: Xabier Amuriza. «Zergatik ez didazu liburu bat dedikatzen?» esan zidanari Etxepare, jalgi hadi batura izeneko liburua 2021ean argitaratu nuen, autoedizioan. Liburuen eskaria amaitua denez gero, egoki iruditu zait webgunera igotzea, Etxepareri gutun atzeratua izeneko saiakeraren ondora. Irakurtzen jarraitzeko, jaitsi ezazue liburua honako botoi hauen bidez:
HARREMANETARAKO
Gurekin hitzegin nahi duzu?
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, lanei buruz solas-egin edota inongo zalantzarik bazenu, lasai idatz iezaiguzu honako lotura hau erabiliz.